Onerako eta txarrerako, sareak badu gauza bat: edozein kontutxo sareratzen duzun momentutik, bizi propioa hartzen du, eta sekula ez dago jakiterik zer nolako garapena izango duen.
Horixe bera gertatu da (aurretik beste zenbait konturekin bezalaxe) #gaurkokaturen harrikadarekin: une bateko adarjotze gisa sortu zenak bere bizi propioa hartu du, eta engantxatuta dauden jarraitzaileak ere badira. Joan den astean, jarraitzaile ilustre bik, Juankar Hernandez argazkilariak eta Xabier Olarra itzultzaile sarituak, lehiaketa-sariketa moduko bat proposatu zuten bertan. Zuetako batzuk akaso ez zarete konturatu, eta uste dut merezi duela apur bat insistitzea ;)
Kontua erraza da: Juankarrek eta Xabierrek argazki hau igo zuten lehengo egunean gaurkokatura (egin klik handiago ikusteko):
Bada, argazki hori aitzakia hartuta, jolas sinple baina entretenigarria proposatu digute: adi-adi begiratu argazkiari, bilatu non dagoen katu ezkutua, markatu irudiak editatzeko programaren batetik, eta jakinarazi Xabier eta/edo Juankarri. (Onena, twitter bidez eta #gaurkokatu_thegame etiketa erabiliz). Erantzuten duzuen lehen hamarron artean Jakobian Eraikina liburu sarituaren ale bat (eta psikologia kabinetearen azterketa bat) zozkatuko dute.
Hortxe erronka beraz! Badakizue:
- ondo aztertu irudia
- markatu non dagoen katu ezkutua
- bidali tumblerrera edo/eta jakinarazi twitter bidez @xolarra eta @juankarh erabiltzaileei!
Animoo! :-)
Información Bitacoras.com…
Valora en Bitacoras.com: Onerako eta txarrerako, sareak badu gauza bat: edozein kontutxo sareratzen duzun momentutik, bizi propioa hartzen du, eta sekula ez dago jakiterik zer nolako garapena izango duen. Horixe bera gertatu da (aurretik beste zenbai…..