Teknopataren ajeak

Philipsek ere 20 urterako bonbillak

Bartzelonako beste enpresa horrek bezalaxe, Philipsek ere kontsumo txiki eta iraupen handiko bonbilak jarriko ditu salgai igandean... Estatu Batuetan

Philipsek ere 20 urterako bonbillak 4 - teknopata.eusAurrekoan kontu nizuenez, Kataluniako enpresa bat iraupen luzeko bonbillak egiten eta saltzen hasi da. Bada: dirudienez ez da bakarra, eta martxa honetan modan jarriko dira laster iraungitze datarik gabeko argiak. Izan ere, Philips konpainiak iragarri berri du igandetik aurrera jarriko dituela salgai (Estatu Batuetan gutxienez) 20 urteko bermea duten kontsumo baxuko bonbillak.

Philipsek AEBetako gobernuaren ‘L saria’ irabazi zuen iaz bere kontsumo baxuko LED argiei esker,eta  produktua garatzeko 10 milioi dolar poltsikoratu. Horiei esker, hasieran 60 dolar inguruko prezioa zuten kontsumo baxuko bonbillak 50 dolarren bueltan erosi ahal izango dira igandetik aurrera Estatu Batuetan, eta laster 20ra ere jaitsiko da. Dena ondo bidean, Europan ere laster ikusiko ditugu urte askoko bizitzaz gain, 10 watt-eko kontsumoa duten bonbilla hauek.

Info gehiago: phys.org

 Info gehiago:
  • Bitacoras.com
    2012(e)ko apirilak 21 at 00:34

    Información Bitacoras.com…

    Valora en Bitacoras.com: Aurrekoan kontu nizuenez, Kataluniako enpresa bat iraupen luzeko bonbillak egiten eta saltzen hasi da. Bada: dirudienez ez da bakarra, eta martxa honetan modan jarriko dira laster iraungitze datarik gabeko argiak. Izan ere, P…..

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.