ApliakProbak

Euskarazko testu iragarpenak Swiftkey-ri esker

TouchType enpresak, EiTBren laguntzaz, euskarazko euskarria gehitu behar dio SwiftKey delako teklatu birtualari. Hari esker, Android erabiltzaileok askoz azkarrago (eta hobeto!) idatzi ahal izango dugu gure segapoto edo tabletetan!

Oso hilabete gorabeheratsua izan dugu telefonia kontuetan, baina badirudi pozik bukatzeko modua ere izango dugula.

EiTBko Lontzo Sainzek eman dit abisua gaur bertan: eitb.com-en bertan ere iragarri dutenez, TouchType enpresak euskarazko testu iragarpenak egiteko ahalmena gehitu behar dio Swiftkey delako teklatu birtualari.

Euskarazko testu iragarpenak Swiftkey-ri esker 1 - teknopata.eus
Swiftkey euskaldunaren beta bertsioa martxan, hitzak aurreikusi eta aurreikusi ;)

Ideia, nonbait,  Bilbon izan zen Nonick topaketan sortu zen eta, gauzak ondo bidean, datorren astetik aurrera gauzatuko da, orduantxe hasiko baitira Swiftkeyri erantsi behar dizkioten hizkuntza berriak hedatzen. Euskararen kasuan, EiTBk euskaraz eta ingelesez idatzitako testuak utzi dizkio enpresari, alderaketa egin eta aplikazioari euskarazko testu-aurreikuspenak egiten ‘irakasteko’… eta orain sistema probatzeko beta testerrak behar dituzte. Nik izena eman dut jadanik, eta harrituta nago emaitzekin. Hobekuntza eta zuzenketa txikiak behar ditu oraindik, noski, baina oso pozgarria da azkenean euskarazko testuak idazteko ere horrelako laguntza izatea!

Euskarazko testu iragarpenak Swiftkey-ri esker 2 - teknopata.eus
SwiftKey instalatzean euskara ere aukera dezakegu gure hizkuntza gisa

Zer da SwiftKey hori bada?

Swiftkey Android sistema eragilerako teklatu birtuala da, hots: pantailatik bertatik idatzi ahal izateko software aplikazio txikia. Teklatu horiek, normalean, aspaldiko segapotoen T9 sistemaren antzekoa dakarte. Horri esker, hurrengo hitzaren lehen hiruzpalau letrak soilik tekleatuta, telefonoak hitz osoa zein den aurreikusi eta automatikoki idatz dezake, guk letra guzti-guztiak sakatu beharrik gabe.

SwiftKeyk, egileen arabera, oso aurreikuspen zehatzak egiteko gauza da, eta erabiltzailearen idazkeratik ikas dezake. Hau da, zenbat eta gehiago erabili, orduan eta errazago asmatzen du zein den idatzi nahi dugun hurrengo hitza. Nahi izanez gero, gainera, gure Facebook, Twitter edo posta kontuak aztertzen utzi ahal diogu, orain arte idatzi dugun horretatik ere ikas dezan.

Orain arte, SwiftKeyk aurreikuspen horiek 18 hizkuntzatan egin zitzakeen. Datorren astetik aurrera, berriz, afrikaans, kroaziera, galegoa, turkiera eta euskara ere erabili ahal izango ditu, azken hori EiTB eta TouchType-ren arteko elkarlanari esker.

Nik ere probatu nahi dut!!!

Hortxe ba, instalatzeko lotura. Dohainik, itxura berrien truke ordaintzeko aukerarekin.

[app]com.touchtype.swiftkey[/app]

 

heading
  • dsgsrg - 51
51
Sending
User Review
0 (0 votes)
Comments Rating 0 (0 reviews)
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Sending

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.