Blogosfera

Albiste tristeak (zuzendua… zorionez)

Epic Fail bat egin dut Patxiren irratia.com-eko sarrera txarto interpretatzean. Barkatu.

Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendi, irratia.com egiten

Epic Fail bat egin dut Patxiren irratia.com-eko sarrera txarto interpretatzean. Barkatu.

Euskal blogosferak poz asko eman dizkigu azken urteotan, baina lantzean behin albiste tristeren bat ere iristen da. Aurrekoan, esaterako, irratia.com egitasmoaren amaieraren urteurrenaren berri eman zigun Patxi Gaztelumendik irratia.com-en bertan. Eta, zer nahi duzue esatea, badakit tristetzeko moduko askoz ere arrazoi pisutsuagoak daudela egunotan, baina pena eman dit albisteak. Badakit gauzak asko aldatu direla irratia.com duela 10 urte sortu zenetik hona, orain oso erraza dela dialeko ia edozein irrati non/noiznahi entzutea podcast formatuan. Badakit horrelako egitasmo xume batek ere sekulako lanak ematen dituela aurrera ateratzeko, eta badakit energia ez dela sortzen ezta suntsitzen ere, eta irratia.com-en jarritako gogo guztiak (edo gehienak) albisteak 2.0-n jarrita daudela orain, baina zer nahi duzue esatea, hala ere pena eman dit albisteak. (Besteak beste, dinosauro samar sentiarazten nauelako ere). Enpin, ba hori, agur eta ohore, irratia.com!!! Zorionak eta urte askotarako.

9 iruzkin
  • Dabid Martinez
    2010(e)ko azaroak 9 at 00:05

    Juer, kanpoan egun batzuk pasa eta albiste hau irakurtzeak, niri ere pena ematen dit… denbora asko pasatu dute gurekin eta gu eurekin lanean. Ezin askoz gehiago esan baina seguru biak beste hamaikatxo proiektutan ikusten ditugula.

    Animo eta gora irratia.com!!!

    Ondo segi!

    Reply
  • gaztelumendi
    2010(e)ko azaroak 9 at 10:23

    Barkatu, baina irratia.com-en post horretan, inon ez du jartzen irratia.com amaitu denik.
    10. urteurreneko post bat zen… eta nork esan du itzali egin dela irratia?
    Flipatuta gaude, ala?
    Isiltasuna ez duzue maite?
    Flipatzen, hau da hau, kazetaritza digitala… ez iturririk, ez kontrasterik… ez ezer…

    Reply
  • joxe
    2010(e)ko azaroak 9 at 11:37

    Ah, ba txarto ulertu dut orduan. Barkatu.

    Flipatuta egongo naiz igual, ez dakit.

    Reply
  • gaztelumendi
    2010(e)ko azaroak 9 at 12:12

    Epic fail, ikasi dugu beste berba bat.
    Kazetariak deika aritu zaizkit, Bilbo Hiria irratikoak ikaratuta…

    Isilik gaude, egia da, baina gure desarmea ez du negoziatu Brian Currinek.

    Egiguren bilakatu zaitugu Joxe…

    eta eskerrak umorea ez dugun galdu.

    Gora bake prozesua!

    Reply
  • joxe
    2010(e)ko azaroak 9 at 12:16

    Joer, ederra egin dut orduan :(

    Ze lotsa, barkatu! :( Orain ondo ulertzen diot Sorosle Toxikoari…

    Nabarra korapilatu dut!

    Reply
  • makilakixki
    2010(e)ko azaroak 9 at 14:17

    Animo Joxe, sekulako bloga daukazu eta akats bat akatsa besterik ez da. EFE agentziak 11Mko atentatuaren ostean eginikoa manipulazioa izan zen eta ETBn gertatutakoa antzekoberdin, bi adibide jartzearren. Beraz, animo, eta Robocopek behin esan zuen bezala, “… paciencia Joxe, somos humanos” :)

    Reply
  • Dabid Martinez
    2010(e)ko azaroak 9 at 15:02

    Joxe! Jajaja ez da ezer gertatzen, Patxiren xakelekoak su hartuko zuen baina… batzuetan akatsak suertatzen dira. Urte askotarako orduan.

    Reply
  • gaztelumendi
    2010(e)ko azaroak 9 at 15:28

    Eta itxiko bagenu?
    Zer galduko litzateke?
    Lasaitu ederra hartuko luke batek baino gehiago…. egingo dugu joko hori?
    Guk irratiarekin zer eta nola egin erabaki behar dugu, eta agian zuen ideiak, iritziak, sujerentziak eta aholkuak behar beharrezko izango ditugu.
    Bota zerbati

    Reply
  • Jabi
    2010(e)ko azaroak 10 at 23:05

    Eeeein? Orain jakindu finikitoa eman diguzula. Joxe. LAZARO, ALTXA ZAITEZ TA IBILI!!

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.