Trepetak

Zakarrontzi kontakatiluak

Askok gogoan izango duzue Wall-E filma, eta han agertzen zen zaborra biltzeko errobot maitagarria…

Zakarrontzi kontakatiluak 4 - teknopata.eus
Tira ba, Estatu Batuetako Cleveland hiritik datorkigun albistea irakurri ondoren, askori ez dio batere graziarik egingo zakarrontzi ‘adimenduen’ ideiak. Udalak zaborra biltzeko sistema modernizatu eta eraginkorrago egin nahi du, eta horretarako zakarrontzi adimentsuak jarriko dizkie bertako biztanleei.

Zakarrontziok, RFID teknologia erabiliz, erraz ‘jakin’ dezakete astean zenbat aldiz hustu diren, eta informazio hori zabor biltzaileei eman diezaiokete. Are gehiago, udalak adierazi duenez, zakarrontzi bat gutxiegi mugitzen bada, biltzaileek birziklagarriak ez diren gaietarako edukiontzietan begiratuko dute, jakiteko zakarrontzi kontakatiluaren jabeak bertan nahasian bota omen dituen bereizi eta birziklatu beharreko gauzak. Hala izanez gero, hiritar zakarrak 100 dolarreko isuna jasoko du atoan, hurrengorako nagiak kentzeko.

Laburbilduz: atez ateko sistemaren antzeko zeozer, baina askoz ere ‘geek’-agoa. Zer iruditzen?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.