“Deliver me to hell” horixe da Zeelanda Berriko Hell Pizza kateak martxan jarri duen publizitate kanpaina bitxiaren leloa.
Iragarki nagusia Youtube bidezko bideo interaktibo bat da: zonbi apokalipsia gertatu eta denbora gutxira, neska batek Hell Pizza bat eskatu du jateko. Herriko beste puntan, Hell-eko pizzeroak gorriak ikusi behar ditu enkargua bezeroarengana helarazteko, herria zonbiz josita baitago. Filmaren hainbat momentutan, ikusleak erabaki behar du pizzeroaren hurrengo mugimendua zein izango den: bidean odoletan aurkituko duen autoestopista hartu ala ez, topatzen dituen zonbiei nola eraso… Erabaki okerra hartuz gero, akabo pelikula!
Oso ideia frikia, bistan denez, Hell Pizzaren bezero potentzialaren profila argi uzten duena! ;)
[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=9p1yBlV7Ges]
Itzela, sekulakoa larreostia. Zer gehiago esan dezaket? Zuzen zuzenean bezero bat irabazi dutela. Bost axola pizzei alergia badiet!