Google Translatek itzul ditzakeen hizkuntzen artean euskara sartu izana albiste ona da zalantzarik gabe, baina seguru nago batek baino gehiagok pentsatuko duzuela -neuk bezala- burukomin bat baino gehiago ere ekarri behar digula, batez ere OpenTradek (bueno, haren erabilera okerrak) sortutako aurrekariak ezagututa.
Izan ere Googleren itzulpenak esatistiketan oinarritzen dira, ez hizkuntz arauetan, eta horrek distortsio handiak ekar ditzake… batez ere oinarritzat hartzen duen testu multzoa (teknikoki corpus deitzen zaiola uste dut) oso handia ez bada. Jende askok, gainera, fede itsua du Googlen.. eta elementu bi horiek uztartzeak ondorio beldurgarriak izan ditzake.
Baina ez pentsa kontu hipotetikoetaz ari naizela. Demagun euskaraz ez dakien norbaitek bere hizkuntzara itzuli nahi duela Euskal Herrian Euskaraz abestia. Translate-n sartu eta horra emaitza:
“Euskal Herrian euskaraz” itzultzeko eskatu, eta Beyonce! itzuliko digu Googlek itzulpen gisa… (uste dut azken boladan esan ditugun tontakeriek zerikusi handia dutela horrekin, glups!). Fijazio arraroren bat dute Googlen euskara eta Beyoncerekin gainera, zeren kontrakoa eskatuz gero, hots: Beyonce! sartu eta euskaraz emateko, hara emaitza:
Ejem, ba bueno, hori. Ni Beyonce banintz, ez nintzateke Entzutegi Nazionalera hurbilduko, badaezpada ere…
[…] This post was mentioned on Twitter by Joxe, Euskal blogosfera. Euskal blogosfera said: #euskalblogosfera Itzulpen automatikoa FAIL!: Google Translatek itzul ditzakeen hizkuntzen artean euskara sartu iz… http://bit.ly/awbZTX […]
Konponduta dago, “Contribute a better translation” delakoak benetan balio duela ematen du:
Euskal Herrian euskaraz = Vasco en el País Vasco
EEEEEEEEEZ!!! Uste dut akats hau ondare kultural gisa gorde behar dugula, ingelesez ‘Easter Egg’ deitzen dieten horien modura! :P
Iñakik konpondu du hori, baina zenbat eta zenbat egongo ote dira konpontzeko?!
Bat edo batek lan nahikoa egin du; hori ikusteko sartu “nafarroa euskal herria da” eta tentu zer dakarren!
edo klik egin hemen:
http://translate.google.com/#eu|es|nafarroa%20euskal%20herria%20da
Antzerakoak idatzi eta harri bitxi sendo aurki daiteke.