Trepetak

Coca-Colaren txinparta…

Coca Cola edaten duen telefonoa‘Bizitzaren txinparta’ ez ei da Coca-Colari atera ahal zaion bakarra. Daizi Zheng diseinatzaile txinatarraren webgunean ikus daitekeenez, morroia ‘Green Phone’ izeneko kontzeptu bati ari zaio bueltak ematen. Sakelako bateriek ematen dituzten arazoekin kezkatuta (iraupen mugatua, ekoizteko zailtasun teknikoak, kutsadura, birziklatzeko zailtasunak…), haien ordez ‘fuel cell’ edo erregai zelulen teknologian oinarritutako sistema bat sortzen dabil.

Sistemaren oinarria elektrizitatea karbohidratoetatik ateratzen duen sistema biologiko bat da, aspaldi euliak birziklatzeko makinaren kontura aipatu genuenaren antzekoa. Edozein likido azukredun emanda, segapotoak argindara sortuko luke, eta hondakin gisa ura eta oxigenoa. Baietz ideia ona?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.