Promo sorta ikusgarria prestatu du TNT telebista kanalak ‘V’ telesaila iragartzeko. ‘Cloverfield’-en hariari jarraituz, pertsonaia arruntak kokatu dituzte TNTko kreatiboek, bisitariekin bat-batean topo egiten dutenak. Tartean, bisitariek Donostia hartzen duten momentuko lekukotza hau:
Podcast: Play in new window | Download (27.6MB)
Harpidetu! RSS
Txuloa, e? Niri, hala ere, zalantza pare bat sortu zait:
- Jatorrizko telesailean behintzat, estralurtarren ontzi inudeek (Elhuyar Hiztegia dixit) 50 kilometroko diametroa zutela esaten zen. Donostia gaineko untzi hori dezente txikiagoa da, ezta? Ontzi inudea barik, utilitarioa al da hori?
- Ez nago ziur bisitariak etorriz gero Donostia aukeratuko ote luketen. Zuek zer uste duzue? Teknopatometroa erabiliko dugu teknopaton iritzia ‘pulsatzeko’!
Estralurtarrak Euskal Herrira etorriz gero, zein hiritan kokatuko lukete espaziontzi nagusia?
- Bilbo (64%, 7 Votes)
- Iruñea (18%, 2 Votes)
- Donostia (18%, 2 Votes)
- Gasteiz (0%, 0 Votes)
- Baiona (0%, 0 Votes)
- Donibane Garazi (0%, 0 Votes)
- Maule (0%, 0 Votes)
Total Voters: 11
Enfin, V berria ikusi nahi baina TNT ordaintzeko gogorik ez duzuenok, jakizue TVE eta Forta (Espainiako telebista autonomikoen federazioa) negoziatzen ari omen direla telesaila dohainik emateko. Eta bueno, ez naiz ni izango seriesyonkis edo horrelako batera jotzea gomendatuko dizuena…