Eta beraz, hondartzara joateko gogoekin zabiltza ezta? Baina ondotxo dakizu eguzkitan etzanda egotea garesti samar suertatu ahal dela, eta segurtasunez egin nahi duzu, ezta? Badakizu izpi ultramoreen aurkako ze babes-faktore dagokizun? Zenbat denboran egon zaitezkeen tripaz gora melanoma bat probokatzeko arriskurik gabe?
Lasai: hori jakiteko ere gatxet bat (gutxienez) badago: gaurkoan aurkitu dugun Handheld UV Monitor delakoak, ordua eta tenperatura emateaz gain, eguneko UV erradiazioa neurtzeko gauza da. Datu hori piztean eskatuko dizun fototipo edo azal mota eta eguzkitarako kremaren babes faktorearekin nahasten du gailutxoak, eta horretan oinarrituta eguzkitan zenbat denboraz egon zaitezkeen ere esango dizu. Gainera, eguneko UV erradiazio maila ere erakusten du eskala moduko batean.
Eguzkipean seguru ibiltzea ez zaizu oso garesti aterako, gainera: ultramoremetroa fabrikantearen webgunean eros dezakezu 24,99 liberatan (34 euro inguru).
Ez horregatik!