ApliakTrikimailuak

Astebete HTC HEROrekin: agendak sinkronizatzen

Heroren pantailaren beheko aldea

Herori ikusten diodan trabarik handienetakoa informazio pertsonala (egutegia, kontaktuak…) Mac-arekin sinkrnizatzeko aukera eza da. Bai, badakit orain offline sinkronizatzea ez dela ‘cool’, bina urteak daramatzat gauzak horrela egiten eta, zer nahi duzue, ez naiz ohiturak erraz aldatzen dituzten horietakoa :)

Astebete HTC HEROrekin: agendak sinkronizatzen 6 - teknopata.eusHori dela eta, Heroren agenda eta egutegia Macekoekin sinkronizatzeko moduen bila nabil, eta tira, zertxobait aurkitu ere aurkitu dut. Gaur, esate baterako, Mac-eko Agenda Google Contacts-ekin eta, haren bidez, Herorekin sinkronizatzeko modua utziko dizuet hemen:

Printzipioz, Appleren Agenda Googlerekin sinkronizatu ahal da berez, bestelako gehigarririk gabe. Aukera hori Agendaren preferentzietatik gaitu ahal da, hor ondoko irudian ikusten denez. Erraza, ezta? Baina hiru problematxo topatuko ditugu:

1.- Sincronizar con Google aukera ez da agertzen defektuz. Gure Mac-ean iPod Touch edo iPhone bat sinkronizatu ostean soilik ikusiko dugu. Beraz, bi aukera daukagu:

  • Lagun min batengana jo eta bere iPod Touch / iPhone eskatzea, gure Macarekin sinkronizatzeko.
  • Sistemari gezurtxo bat esatea, iPoda sinkronizatu egin dugula sinestarazteko. Horretarako, Terminalarekin saltseatu beharko dugu apur bat:
    • Itxi Mac-eko Agenda, zabalik baldin badugu.
    • Aldaketa txiki bat egin ~/Library/Preferences/com.apple.iPod.plist artxiboan (edo artxiboa sortu, zure ordenagailuan ez badago). Begiratu zuen ordenagailuan horrelako artxiborik dagoen eta, egonez gero, egin segurtasun kopia bat, badaezpada ere. Ez badago, ez da ezer gertatzen.
    • Ireki Terminala eta idatzi ondoko agindu hau:
      defaults write ~/Library/Preferences/com.apple.iPod Devices -dict-add foo '{ "Device Class" = iPod; "Family ID" = 10001; }'
    • Ireki Agenda, eta joan preferentzietara. Hor ikusgarri izango dugu jadanik Googlerekin sinkronizatzeko aukera. Gaitu aukera hori, eta sartu zure Google kontuko datuak.
    • Jo berriz ere Terminalera, eta sartu bi agindu hauek:
       

      1:
      sudo defaults write /System/Library/PrivateFrameworks/GoogleContactSync.framework/Resources/ClientDescription Type 'server'
      2:
      sudo chmod 644 /System/Library/PrivateFrameworks/GoogleContactSync.framework/Resources/ClientDescription.plist
    • Azkenik, ireki iSync aplikazioa. Preferentzietan, gaitu Visualizar el estado en la barra de menús aukera. Horrela, iSync menua erabili ahal izango dugu ordenagailuari sinkronizatzeko agindua emateko.

2.- Sinkronizazioa partziala da. Mac OS Xeko Agendak albo batera uzten ditu irudiak, taldeak eta izen propiorik ez duten kontaktuak (enpresa gisa sartuta daudenak) Googlerekin sinkronizatzean.

3.- Sinkronizazioa manuala da, eta beraz agindua ematea gogoratu behar dugu aldaketak egiten ditugun bakoitzean. Jainkoari eskerrak, hori ere erraz konpon daiteke Terminalean apur bat saltseatuz:

    1. Derrigortu Mac-a sinkronizatzera. Gure Google kontuko datuak Agendaren preferentzietan sartu ondoren, ireki Terminala eta idatzi ondoko agindu hau:
/System/Library/PrivateFrameworks/GoogleContactSync.framework/Versions/A/Resources/gconsync --sync com.google.ContactSync
  1. Hurrengo pausua da Mac-a programatzea agindu hori lantzean behin eta berak bakarrik exekuta dezan. Horretarako modurik sinpleena hau da:
    1. Lingon programa deskargatu eta Maceko aplikazioen karpetan gorde.
    2. Programa ireki eta “New” botoiari sakatu ‘My Agent’ berri bat sortzeko.
    3. Nahi dugun izena eman ondoren, aurreko agindu berbera kopiatu behar dugu ‘What’ eremuan, eta gero zehaztu noiz exekutatzea nahi dugun. Nik neuk honelaxe utzi dut:Astebete HTC HEROrekin: agendak sinkronizatzen 8 - teknopata.eus
    4. ‘Save’ botoiari eman aldaketak gordetzeko, eta listo.

Horrela eginez gero, Maceko Agenda prest daukazue automatikoki Google Contactsekin sinkronizatzeko. Google telefonoarekin automatikoki sinkronizatzen denez, zuen datu guztiak erabateko armonian egongo dira horrela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.