KolaborazioakKomunikazioa

Telebistan konbergentziarekin jolasten

Badakit ETB3 oso kanal minoritarioa dela oraindik, eta haren barruan web kulturari eskainitako Nick dut Nik saioa are minoritarioagoa. Baina zer nahi duzue esatea, niri sekulako ilusioa egin zidan aurrekoan saioko lantaldeak haiekin batera aritzeko eskaintza egitea, eta oso-oso gustura nabil bere apalean bada ere, ekarpentxoa egiten ari den saioan ahal dudan neurrian laguntzen.

Arantza Garcesek aurkezten du Nick dut Nik
Arantza Garcesek aurkezten du Nick dut Nik

Aurrez planifikatu gabe, baina saioa hasi zenetik haren inguruko koadrilatxo txiki bat sortu da Twitterren. Euskaldunon artean horrelako gauzek dituzten ezaugarri biak bete-betean betetzen ditu koadrilatxo horrek: txikitxoa da, baina era berean oso aktiboa. Merkatuak bezala, Nick dut Nik ere elkarrizketa da neurri handi batean. Saioa telebistan ematen den bitartean, elkarrizketa zabala egoten haren inguruan Twitterren: gaien inguruko komentarioak, elkarrizketatuentzako agurrak, ideia proposamenak, zuzenketak, txantxak…

Duela aste batzuk, txantxa horietako batean, barre artean irten zen erokeria ematen zuen ideia bat: ‘ze ona izango litzatekeen twitter bidezko hau telebistako pantailan agertzea, SMSekin egiten den bezala!’. Ideia zoragarria iruditu zitzaigun, eta —galtzeko ezer ez genuen— ETBko jendeari ere proposatu zitzaion.Teknikoki ezin da oso zaila izan, eta komunikazio/komunitategintza aldetik sekulako aukerak eman litzake.

Nick dut Nik ere elkarrizketa daETBk baiezko erantzuna eman zuen, eta gaur bertan egin da lehen esperimentua. Saioa emititzen zen bitartean, etiketa zeramaten tweetak zuzenean agertu dira telebistako pantailan, egilearen ikurra eta guzti. Ikusleriaren erreakzioa sekulakoa izan da, zirraragarria benetan eta 20 minutu inguruan 270 tweet baino gehiago jaso dira, horrenbeste non mezuak pantailaratzen zituen sistemak ere birritan egin baitu kale, gainkargari erantzun ezinik.

Ezin naiz objektiboa izan, esan dudan moduan saioaren prestaketan parte hartzen dudalako,  baina hala ere uste dut gaurko esperimentutxoak bide berriak ireki ditzakeela: ikusleok zuzenean hartu dugu parte saioan, ez gara ikusle soilak izan, eta gainera, gure arteko komunikazioa ere sortu da,  elkarrizketa, bakoitza bere etxean eta denok telebistari begira bageunden ere.

Oso aukera politak zabaltzen ditu gaurko probak, eta ETBko I+G taldearentzako erronka berriak ere bai: nola egokitu telebista formatuak honi zuku gehien ateratzeko? Zer aldaketa behar du Nick dut Nikek tresna berria ondo esplotatzeko? Nola lortu twitterreko elkarrizketak saio bakoitzeko edukiak indartzea, eta ez izatea disktrakzio eragile bat? Bueltatxo batzuk eman behar dizkiogu kontuari, baina bueno, esperimentuak egitea beti izaten da oso entretenigarria!

OHARRA: Factoriako Rubenek Youtuben eskegi du atxokoaren ikus-entzunezko testimonioa. Hona bideoa:

Iruzkin 1
  • zabaldu.com
    2009(e)ko uztailak 2 at 02:59

    #nickdutnik= telebista+twitter / gogoeta interesgarri bat…

    Joxe Rojas Nickdutnik telebista saioko laguntzailea da. Euskal guneen sarea eta komunitatea ondo ezagutzen ditu, eta etb3ko saioak azken emanaldian twitter bidez egin duen esperimentua aztertzen du http://www.teknopata.net blogean. Interesgarria eta ez…

    Reply
  • Dabid Martinez
    Dabid Martinez
    2009(e)ko uztailak 2 at 09:21

    Aupa Joxe ni bai esan dezaket objetiboki :)

    Arrakasta ikaragarri izan dut, eguneraketak oso maiz ematen ziren eta mezu gehienak sartu egin dira naiz eta sistemak bitan kale egin. Baina hori normala da, BETA baino ALPHA bat zelako, hurrengoan hobeto :)

    Nick dut nikek nire burua programaren parte bihurtzea lortu du, eta hori oso gustuko izan dut :)

    Animo programarekin motel!

    Reply
  • […] hartu zuen. Buber saria ere jaso zuen saioak. Jolasten ere jarraitu genuen, eta jolasean sortu ziren twitter jarioa zuzeneko emisioan txertatzeko ideia,  loturak QR bidez txertatzekoa, pieza bat zeinu hizkuntzan ere […]

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.