Euskarabideak ere ezin izan dio publizitate ibiltaria egiteko autobusak kontratatzeko tentazioari eutsi, eta honelako hamar kontratatu nahi ditu, euskara hedabideetan sustatzeko kanpainaren barruan, gune euskaldunean eta mistoan gora eta behera ibil daitezen hilabetez.
Euskara hedabideetan sustatzeko aurrekontuan dauden 9.567 euroekin, ordea, ez dago autobusik ordaintzerik. Euskarabideatik, hala ere, lasai egoteko esan diete autobus enpresakoei, faktura ordaintzeko dirua nondik edo handik aterako dutela.