Sailkatu gabe

Cesar Vidalen apologia

Errege Eguneko arratsaldea pasatzeko, zinemara joan naiz gaur, beste bi lagunekin, aspaldi bisitatzen ez nituen Getxoko Lauren zinemetara. Pelikula hasten zen bitartean, bueltatxo bat egin dugu zinema kokatuta dagoen kirol portuan zehar, eta bertako jolas aretoan ere sartu gara. Bideojoko zaharren artean, honako irudi honekin egin dugu topo:
Umemokoak Getxoko Kirol Portua

Konturatu zarete? Makinari eusteko hiru liburu jarri dituzte jabeek. Bukaera tristea liburuontzako, zalantzarik gabe, eta gaur egungo gizartearen metafora ezin zehatzagoa: liburuak jolasteko makinaren euskarri, eta makina, berriz, gazteei eusten. Apur bat hurbildu gara, jakin-minak bultzatuta, eta hara zeintzuk diren makinaren euskarriak:

Camino a la Cultura

Beheko biak telefono aurkitegiak dira, gaitzerdi. Baina goikoari erreparatzen badiozue, “El Camino hacia la Cultura” izeneko entsegu liburu bat da. Izenburua ere ezin egokiagoa: kulturara iristeko bidea jolasteko makina baten azpian…

Baina seinaleak ez dira hor amaitzen: ikusten duzue nor den liburuaren egilea? Kontxo, kontxo, kontxo! Nor eta  Cesar Vidal, historialari, idazle eta kazetari ospetsua. Besteak beste, COPEko La Linterna saioaren arduraduna da Vidal, eta duela urtebete edo, nahiko sona lortu zuen gure artean, bere saioan euskararen inguruan azaldu zituen tesiak eta iritziak direla eta. Orduko haiek entzunda/irakurrita, batek baino gehiagok pentsatuko zuen gizon honen lanek ez dutela ezertarako balio baina, hara non, denborak nor bere lekuan jarri duen, beste behin ere… Seguru gazte batek baino gehiagok eskertu duela Vidalen ekarpena!

2 iruzkin
  • Zigor
    2009(e)ko urtarrilak 7 at 14:31

    Hori argazkia hori!!, bizitzak pertsona bakoitzari dagokiona dakarkio… Vidalen hitzak lurraren pare egon behar direla emoten du, ez da hala?

    Reply
  • joxe
    2009(e)ko urtarrilak 7 at 15:11

    Justizia poetikoa, badakizu ;)

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.