Trepetak

Beste txikito bat oraindik

Honezkero ez dago zalantzarik: ultra-eramangarrien urtea izango da aurtengoa. Engadgeten arabera, gaur HP-Compaq izan da Eee PCarekin lehiatzeko mini portatila aurkeztu duena. HPk berak albistea beretsi ez badu ere, Engadgeten irudiek nahiko sinesgarriak ematen dute.

hpmini-engadget.jpgMini portatil honen izena hots samarra da: UMPC 2133. ‘Filtratu’ diren ezaugarrien artean, hauek: 8,9 hazbeteko pantaila (EeePCrena eta Cloudbookena baino zertxobaithandiagoa), 1.366 x 766 (WXGA) bereizmena —aurreko biek dutenaren halako bi—, ExpressCard/54 zirrikitua, Wireless LAN, QWERTY teklatu ia osoa (arrunt baten tamainaren %95), webcam eta SSD (disko gogorraren ordezko memoria solidoa) aukeran. Hori guztia biltzeko, aluminio anodizatuko karkasa ederra du, eta kilo bat inguruko pisua. Sistema eragileari dagokionez, Vista edo Linux, kontsumitzailearen gustura.

Hori bai, prezioaz ez dakigu ezer… eta hori arriskutsu samarra da. 400 eurotik behera egongo da hau ere, ala beste kategoria batean sartu beharko dugu?

2 iruzkin
  • Julen
    Julen
    2008(e)ko otsailak 20 at 09:49

    Honek itxura aparta du! Baina diozun moduan, 400 eurotik behera ikustea zail xamar, halako ezaugarriekin…

    Reply
  • joxe
    2008(e)ko otsailak 21 at 00:53

    Badirudi trastetxo hau ‘gama altukotzat’ jon hai duela HP-k. Gaur jakin denez, prezioa 630$ ingurukoa izango da, 430 euro inguru. Ez da garestia, baina merke-merkea ere…

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.