Eguneratze txiki bat egin diot gaur Zabildu WordPress pluginari, EiTB-k sortutako Aupatu laster-marka bilduma soziala ere aukeren artean ager dadin.
Bertsio beria instalatuz gero, bi ikur berri aurkituko dituzue Zabildu menua zabaltzean: Aupatu (eduki bat euskarazko bertsiora bidaltzeko) eta Aúpa tú (erdarazkora bidaltzeko).
Zabilduren bertsio berria jaisteko, egin klik hemen.
Posible da antzeko zezoer Blogger-en erabiltzea?
Kaixo Julen. Bila ibili naiz eta hauxe aurkitu dut. ‘Eskulan’ apur bat eskatzen du inplementazio prozedurak, baina pazientzia apur batekin lortuko duzu ;)
Mila esker! Ea tartetxo bat dudanean ipintzen saiatzen nahizen.
Animatuko naiz, eta nire euskarazko blogean sartuko dut.
Zorionak!