Ikasturtea amaierarekin batera, 1999az geroztik martxan dagoen hamaika.tk blogari ere amaiera emateko garaia iritsi da. Denbora batetik hona, bloga eraberritzeko behar gero eta larriagoa zegoela ikusi dut, hainbat arrazoi tarteko:
- Puntu tk domeinuen plubizitate gero eta intrusiboagoa: hasieran nahi izanez gero ezaba zitekeen bannerra zena, publizitate mordo intrusibo samarra bihurtu da denborarekin, eta ez zait batere gustatzen hori kontrolatu ezinik ibiltzea.
- iBlog bera, hau idazteko erabiltzen dudan tresna. Aspaldi dabil ez atera, ez aurrera: azkenengo hileotan badirudi askoz ere ‘bipuntuzeroagoa’ den bertsio bat ateratzeko lanean dihardutela egileek (horren beta batekin egin ditut azken asteotako aldaketak), baina emaitza ez da oso ona. Gainera, hasierako arazoak mantentzen ditu (programa instalatuta dagoen ordengailutik baino ezin da idatzi, adibidez).
- .Mac: Appleren ostatatze zerbitzu *garestiak* ere jarraitzen du ez aurrera eta ez atzera, eta honezkero nazkatuta nago Appleren beraren edo berak onartutako produktuekin baino ezin erabil daitekeen zerbitzuarekin. Urtean kostatzen denarekin bete hamaika leku daude zerbitzu askoz zabal eta malguagoa hartzeko. Aspaldi kendu zitzaizkidan gogoak Jobsen multinazionalari inolako mesederik egiteko.
- Izena: hamaika.com edo hamaika.net hartzea pentsatu nuen hasieran, baina biak ere hartuta daude jadanik… eta uste dut aurrera begira hobe dela nahasketarik sortzen ez duen beste izenen bat hartzea.
- Sarean.com: Jabi Zabalaren blogean irakurri nuen aspaldi DreamHost zerbitzu emaileari buruzko testutxo bat. Oso pozik omen dao bera zerbitzuarekin, eta gainera merke eta eraginkorra da. Deskontutxo bat ere lor zitekeen bere partez erregistratuz gero… eta tira, halaxe egin dut! (Neuk ere publizitate apur bat egin beharko diet, ea deskonturik lortzen dudan hurrengo ordainketa tokatzen denean!)
Gainera, esperantza daukat nobedadeak berak blogari kasu apur bat gehiago egitera bultzatuko nauela, izan ere, aspaldi-aspalditik nahiko ahaztua izan baitut kontua. Enfoke (are) ‘frikiagoa’ eman nahi diot oraingoan, eta kasu gehiago egin ateratzen diren gatxet berriei eta halakoei. Eta aurreko blogeko atal batzuk (Euzkaras, adibidez) mantendu nahi ditut, nolabaiteko arrakasta edo balio historiko apurra gutxienez dutelakoan. Gaztelera eta ingelesa ere tartekatu nahi ditut (1+3ren kontua entzun nionetik, ezin dut hori burutik kendu), baina ez dut oso argi nola…
Baina tira, urak egingo du bide… total, badakit inori ez zaiola inporta, baina ilusioa egiten du halako batean despistaturen batek hau irakur dezakeela pentsatzeak.
Kaixo Joxe:
Zorionak web eta blog berriagatik. Ondo egin dozu eta eskerrik asko erreferentzia emateagatik. Ez dakit hau oraindik hortik iragartzeko baimenik dagoen, esango didazu… Zer moduz larunbatean? Ondo amaituko zenuen, ezta? Neuk, Ondarrutarrek dinoen moduan, “inkata”. Apple sucks! Teknopata rulez!
Eup!
Lehenengo iruzkina! Hau ilusioa! Eskerrik asko Jabi!
Iragartzearena, libre, hasieran pentsatu nuen oporrak aprobetxatzea itxura-eta borobiltzen joateko, eta irailean egitea irekiera ‘ofiziala’… baina uste dut ez dela asko aldatuko (oporretako nagiak hartuta nago!)
Larunbatekoa…enfin… tamaina horretako atxurrak patetikoak dira beti, baina mozorroak gainera biderkatu egiten du: animoso-animoso amaitu nuen, goizeko laurak aldera, Atxabiribileko hondartzatik Urdulizeko udaletxeraino oinez, gorbata buruan lotuta eta zapatak eskuan. Pa haberse matao!
Enfin… aber euskaratzen ditudan iruzkinetako testuak…
Iraila. Albiste berriak. Blog berriak. Aplikazio berriak. Eta teknopatata hau frogatzen abiatu naiz… udan papak jaten egon ostean. Zorionak! ez etsi… irakurle ugari gaude eta hona begira.
WordPress komunitate euskaldunean bat gehiago, ez edonolakoa gainera. Biba zu!
1+3 Gotzon Egiak bota zuen, Euskal Herria 2.0 jardunaldietan. Niretzat ere, entzundako gauza garrantzitsuenetako bat.
[…] dago Applerekin. Duela egun gutxi batzuk bukatu behar zitzaion orain arte erabili duen .Mac kontua. Hainbat arrazoi eman zituen bere garaian Teknopataren […]